Henry Mintzberg (Montreal, 1939ko irailaren 2 - ) kanadar irakasle bat da, ezaguna erakundeetako kudeaketa eta antolakuntza aztertu eta horien hobekuntzarako teoriak eta ereduak taxutzeagatik. Antolaketaren ikuspuntu hierarkikoa gainditu eta erakundeen eskema berria proposatu zuen, erakundeeetan sei atal bereiziz: gailur estrategikoa, lerro hierarkikoa, eragiketa-zentroa, teknoestruktura, logistika eta ideologia. Lanaren zatiketaz gainera, koordinazioa garrantzitsutzat jotzen du, horretarako sei arlo hauek bereiziz: koordinazio informala, ikuskatze zuzena, lan-prozesuen estandarizazioa, emaitzen estandarizazioa, arauen estandarizazio eta kualifikazio eta prestakuntzaren estandarizazioa.